2017an, guztira 370 enpresak jo zuten EGAZ Txorierrira, aurreko urtean baino % 24,16 gehiago, eta 1.360 lanpostu eskaini ziren. Enpresek, besteak beste, profil hauek eskatu zituzten: teknikariak eta profesional zientifiko eta intelektualak (% 21), eskulangileak eta manufaktura-industrietako eta eraikuntzako langile kualifikatuak (% 17), laguntzaileak (% 17), administrariak (% 14), oinarrizko langileak (% 12) eta zerbitzuetako langileak (% 12). Enpresak izan ziren nagusiki merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorekoak (% 26,03), manufaktura-industriakoak (% 24,61) eta adar profesional eta zientifikokoak (% 13,15). Gainontzekoak administraziokoak (% 6,5), hezkuntzakoak (% 6,5), garraioaren eta salgaien sektorekoak (% 6,22) eta eraikuntzaren sektorekoak (% 5,94) izan ziren.
EGAZ Txorierritik esandakoaren arabera, eskualdean % 8ko langabezia-tasa zegoen 2017. urtearen bukaeran, eta zifra hori 2016ko baino 0,68 puntu hobea da. Gainera, Txorierriko langabezia-tasa Bizkaikoa eta Euskadikoa baino txikiagoa da. Eustaten datuen arabera, tasa horiek % 13,07koa eta % 11,90koa ziren hurrenez hurren, 2017ko abenduan.