Zamudion galdera hau egingo da: Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna libre erabakitzeko eskubidearen alde zagoz? Eta botoa Leizaola lehendakaria, 7 kaleko egoitzan eman behar da. Eguna girotzeko, Izartu Zamudio elkartekoek ekintza hauek antolatu dituzte:
09:00 Galdeketa mahaia irekitzea.
10:30 Txalaparta eta bertso bidez, deia.
11:00 Txaranga.
14:00 Animazioa, Bertoko taldearen eskutik.
Parte-hartzearen datuak aurreratzea.
18:00 Taberna Ibiltaria.
20:00 Galdeketa mahaia ixtea.
Kopaua.
21:00 Datuak jakinaraztea.
Egun osoan zehar, puzgarriak.
Bestetik, Lezaman galdera hau egingo da: Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan gura dozu? Izartu Lezama elkartekoek karpa bat ipiniko dute Herriko Plazan, herritarrek bertan euren botoa eman dezaten, eta, gainera, domeka osoan zehar ekintza hauek egongo dira:
09:00 Galdeketa mahaia irekitzea.
Txalaparta, adar deia eta Agurra dantza.
11:00 Spining kolektiboa.
12:30 Saiheski errea eta txakolina.
13:00 Kalejira, erraldoi eta buruhandiekin.
13:30 Hiru belaunaldi, botoa batera ematen.
14:00 Parte-hartzearen datuak aurreratzea.
Taberna Ibiltaria.
18:00 Gazteei zuzendutako ipuin kontaketa, Josu Camararen eskutik.
19:30 Kultura-ekitaldiak:
Hakima Flissi kantuan.
Beñat Lekue, aizkora musikatuan.
Malen Amenabar, bertsotan.
20:00 Galdeketa mahaia ixtea.
21:00 Datuak jakinaraztea.