Hiru gai landuko dira: batetik, gaitasun digitalaren markoa -DIGCOMP-, irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkion gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak emanez; bestetik, NIA (PLE) zer den eta hori eratzeko tresna eta estrategia posibleak landuko dira; eta azkenik, bizi osorako formazioa eta joerak aztertuko dira.
Ikastaroa hiru saiotan banatuko da; ekainaren 22an, barikuan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era; eta ekainaren 23an, zapatuan, 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroa Talaios Kooperatibako kideek gidatuko dute. Bertan parte hartzeko, Azkue Fundazioaren webguneko inprimakia bete behar da.