Txorierritarrak oinez, bizikletaz eta autobusez hurbildu ziren Erletxetako inguruetara eta, antolatzaileek adierazitakoaren arabera, oso giro ona egon zen goiz osoan zehar. Gainera, pozik azaldu dira txorierritarrek deiari emandako erantzunarekin. Arratsaldean, batzuek bat egin zuten Larrabetzun antolatutako festarekin, eta beste batzuk Bilbora joan ziren, bertan aldarrikapenari jarraipena emateko.