Astelehenean jarriko da martxan tren zerbitzuaren udako ordutegia

Aikor aldizkaria 2018ko eka. 15a, 14:49

Euskotrenek datorren astelehenean, ekainaren 18an, jarriko du martxan tren eta metro zerbitzuetako udako ordutegia, baita Zamudioko Teknologia Parkera tren-bus zerbitzuaren ordutegia ere. Horrek esan nahi du Lezamako zerbitzuan bariku gauetan eta jaiegun bezpera guztietan zerbitzua eskainiko dela.

“Horrela, Euskotrenek trenen eskaintza egokituko du udako berezkoak diren joan-etorrien beharrizanak betetzeko. Hau da, trenen ohiko zerbitzua indartu egingo da hondartzetara joan-etorriak errazteko. Horrez gain, herriko jaietan eta udako ekitaldietan garraio publikoaren aukerak eskaintzeko zerbitzu bereziak ezarriko dira”, iragarri du Euskotrenek bere webgunean.

 Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean, twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta APP ofizialean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).