a: Loiuko Udala, Zamudioko Udala, Gaizka Peñafiel eta Idoia Andrés
Ekainaren 23an San Joan gaua ospatu zen hainbat herritan. San Joan urteko gaurik laburrena da, udako solstizioa. Gau horretan gure arbasoek suak pizten zituzten eguzkiari indarra emateko, izan ere, uste zuten eguzkia indarra galtzen zihoala eta egunak horregatik zirela laburragoak.