Hondarribia Arraun Elkarteko emakumeen trainerua babestuko du Bertako Igogailuak enpresak

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko uzt. 3a, 10:58

Bertako Igogailuak Arrasateko enpresak eta Hondarribia Arraun Elkarteak hitzarmena sinatu dute, datozen bi urteetan emakume taldearen babesle izateko.

Gipuzkoan, igogailuen mantentze sektorean, lider den enpresaren izena izango du Hondarribiko emakumeen traineruak. Euskal Herrian emakumezkoen taldeek dituzten arazoen jakitun, horiei laguntzeko erabaki tinkoa hartu du Bertako Igogailuak enpresak: "Hurrengo bi urteotan une atsegin asko biziko ditugula argi dugu, arrakasta garrantzitsuak lortuta. Eta badakigu jakin ere, hirugarren urtean gure harremanak aurrera egingo duela". Bertako Igogailuak enpresako langile asko eskualde horretakoak izateak zeresan handia izan du erabakian.

Hitzarmena sinatze-ekitaldian arraunlariekin batera izan ziren Ibai Salazar, Bertako Igogailuak enpresaren ordezkaria eta Joxemi Elduayen, Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea.

 

EuskoTren Ligarako txartela lortuta

Aste bukaeran ekin diote lanari Hondarribia-Bertako Igogailuak taldeko kideek, eta Sestaon eta Zierbenan egindako lanari esker EuskoTren ligarako sailkatu dira, San Juan, Orio eta Arraun Lagunakekin batera. Hala, gorengo mailan jardungo dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).