Gainera, aipatu beharra dago Hornback argazkilariak Pulitzer Saria jaso zuela 1989an, San Jose Mercury News lantaldearekin batera, San Franciscon izan zen lurrikarari buruz egin zuen erreportajeari esker.
Erakusketarietariko bat izateaz gainera, Germán de los Ríos eskultorea erakusketaren komisarioa ere bada. Bere esanetan, erakusketak edozein artistak bere lanak jendaurrean erakusteko duen beharrari ematen dio erantzuna. “Taldeko erakusketa da, nire ustez, horrelakoak askoz biziagoak eta interesgarriagoak direlako. Izan ere, bertan esparru ezberdinetako lanek bat egiteaz gainera, hobeto betetzen da aretoa”.
Erakusketa uztailaren 30era arte egongo da ikusgai Baserri Antzokian. De los Ríosen iritziz, erakusketak harritu egingo du hara hurbiltzen dena. “Lan asko daude eta, gainera, oso ezberdinak dira. Beraz, artea atsegin duen edonor harrituko da eta gustatuko zaio”.
Aurreratu digunez, hau ez da Baserri Antzokian egingo duten erakusketa bakarra, etorkizunean bertan beste erakusketa bat ipintzeko asmoa dutelako.