Astelehenean amaituko da Global Training beka-programan izena emateko epea

Aikor aldizkaria 2018ko uzt. 13a, 11:25

Nazioarteko beka programa Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du eta EGAZ Txorierrik bekak kudeatzen laguntzen du, Garapenen bitartea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi programari esker. Bekak eskatzeko epea uztailaren 16an amaituko da.

Beka bakoitzak 10 hilabete iraungo ditu eta hura eskuratzen duenak 1.400 euro jasoko ditu hilabetean. Beka 30 urtera arteko gazteek eskatu ahal dute eta lizentziadunak izan beharko dira, edo Lanbide Heziketako goi mailako gradua eduki. Gainera, ingeles maila altua eduki beharko dute (C1), eta kasu batzuetan, egongo diren herrialdeko hizkuntza ere ezagutu beharko dute. Hautatua izateko, praktikak egingo dituzten enpresak edo erakundeak eskatutako profila bete beharko dituzte. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez urtebete erroldatuta eraman beharko dute, eta aurretik sei hilabete baino gehiagoko beste nazioarteko beka bat jasota ez eduki.

Iaz Txorierriko zazpi lagunek beka lortu zuten eta praktikak Kolonbian, Polonian, Txilen, Erresuma Batuan, Indian eta Mexikon egin zituzten merkataritzari, ingeniaritzari eta arkitekturari lotutako enpresetan.

Info gehiago:

ipintor@txorierri.eu

94 453 63 70

becasglobaltrainning.eus

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).