HAZILAN gaitasunak garatzeko ikastaroa, berriro martxan

a: somostxorierri.com 2018ko ira. 7a, 10:18

EGAZ Txorierrik, Txorierriko Mankomunitatearen sustapen ekonomiko eta enplegu zerbitzuak, hasiera emango dio hurrengo irailaren 17an HAZILAN programaren edizio berriari. Hori lanik gabe dauden txorierritarrei zuzendutako programa da. 

Bertan konpetentzia pertsonalak eta profesionalak garatuko dira, coaching tekniken eta metodologia berritzaileen bitartez, esate baterako, Lego Serious Play jolasaren bidez, eta helburua lan-merkatuan sartzeko gaitasunak garatzea da.

Programa zazpigarren aldiz egingo da aurten, eta han goi mailako heziketa duten eta langabezian dauden 20 urtetik eta 44 urtera bitarteko pertsonek har dezakete parte. Laurogeita hamabost orduko ikastaroa da eta heziketa jasotzeaz gainera, praktikak egiteko aukera ere egongo da. Irailaren 12an, eguaztenean, hitzaldi bat eskainiko da Egaz Txorierrin ikastaroari buruz. Hitzaldia 11:00etan izango da.  

Europako Gizarte Funtsak ikastaroaren % 50 finantzatzen du; eta EGAZ Txorierrik, beste % 50a.

Informazio gehiago: www.hazilan.eus eta www.somostxorierri.com

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).