Izena ematea irailaren 25a baino lehen egin behar da: 635 75 35 95 eta txorierri.berbalaguna@gmail.com. Gainera, parte-hartzaileek nahi izanez gero, erakusketa ikusi ostean aukera egongo da Algortako portu zaharretik buelta bat egiteko.
GetxoPhoto aurtengo gaia “Gatazka ostea. Elkarrizketa berregiten” da eta lanek, banakoek zein kolektiboek, mota askotariko gatazkak jorratzen dituzte, hala nola ekologikoak, teknologikoak, politikoak eta gizatiarrak. Obren bidez hausnartzen da gatazken ostean elkarrizketari nola heldu. Ereaga hondartzan, portu zaharrean eta herrigunean ikusgai ipini dira 20 erakusketa. Haien artean, Luca Locatelli, Yoshinori Mizutani, Zanele Muholi edo Markel Redondo bezalako artistenak daude.