Europako Hizkuntzen Eguna

Asteazkenean ospatuko da Hizkuntzen Europako Eguna

t: Alea.eus 2018ko ira. 26a, 12:29

Europako Kontseiluko kide diren 47 estatuetara zabaldu da deialdia.

Munduan 6.000 hizkuntza baino gehiago aurki ditzakegu, eta Europan, guzti horietatik 68 ezberdin kokatzen dira. Aniztasun horren lekuko, munduko biztanleriaren erdia inguru elebiduna edo eleanitza izatea.

Arrazoi horregatik, Europako Kontseiluak, 2001 urteaz geroztik, irailaren 26a Hizkuntzen Europako Eguna izendatu zuen. Europa osoko 800 milioi herritarrei hizkuntz aberastasuna gogorarazi eta beste hizkuntza bat ikastera animatzeko gonbidapena luzatu nahi izan die egun honi esker.

Aniztasun hori, beste herrialdeekiko ulermen zabalago bat eskuratzeko tresna dela eta gure kontinentearen ondare kultural aberatsaren funtsezko elementua dela aldarrikatzeko baliatu nahi da egun hau, eta orokorrean eleaniztasuna sustatzea du helburu. 

Adina edozein izanda, eskolan bertan edo eskolaz kanpo, beste hizkuntza batzuekiko gertutasuna bilatzeko proposamen ugari biltzen ditu Europako Kontseiluaren ekimenak. Besteak beste edozein adin tarte eta profileko jendeari zuzendutako jolasak, lehiaketak, tailerrak eta bestelako jarduerak burutu ahal izateko materialak jartzen ditu herritarren esku.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).