Derion eta Lauroetan San Migel ospatuko dute

a: djmarkelinmusic.com eta Lauroetako jai-batzordea 2018ko ira. 27a, 10:20

Derioko San Migel auzoan asteburu honetan eta hurrengoan izango dira jaietan. Lauroetan, Loiun, ekintza sorta zabala edukiko dute barikutik domekara bitartean. 

San Migel, Derio

Irailaren azken asteburuan eta urriaren lehenengo asteburuan hainbat aukera izango dira Derioko auzoan, ondo pasatu eta jai-giroan txonbo egiteko.

 

Irailak 28, barikua

19:00 Txosnak zabaltzea.

Argazki eta balkoi apainduen lehiaketak hastea.

19:30 Kalejira eta deabruaren jaitsiera, El Despiste fanfarreak alaituta.

21:00 Pregoia eta txupinazoa.

Konpartsa bakoitzak bere zapia aurkeztea eta zapiak denak batera ipintzea.

21:30 Txitxi-burruntzia eta sangria.

“Orgullo guiri” gauari hasiera ematea.

Erromeria: Ozen.

Dj Markelin.

 

Irailak 29, zapatua

10:00 Goizeko traka.

11:30 Lehiaketa gastronomikoak

13:00 Western arratsaldeari hasiera ematea.

14:00 -14:30 Kazolak aurkeztea.

15:00 Herri bazkaria eta potentzia handiko traka.

17:00 I. Rodeo Historikoa.

Sariak banatzea.

Koktelak.

18:00 Dj Porty.

00:30 Berbena, Vulcano orkestrarekin.

05:00 Diskoteka.

 

Irailak 30, domeka

10:00 Goizeko traka.

12:00 Txosnak zabaltzea.

12:30 Euskal dantzak, Lainomendi taldearen eskutik.

17:00 II. Grand Prix.

19:30 Dantzak, Duo Galea taldearekin.

21:00 Erretiratuentzako kopaua.

 

Urriak 5, barikua

19:00 Marrazki lehiaketa, umeentzat.

Sariak ematea.

20:00 Txorizoa sagardo-puntuarekin.

23:00 Gabon zaharrari hasiera ematea.

Pintxo berezia.

Sorpresak

Kanpai-hotsak

Djak.

 

Urriak 6, zapatua

10:00 Goizeko traka.

11:00 “Julio Garitano” areto-futbol txapelketa.

Gozokiak.

14:00 Indaba-jana.

13:00 Postrea.

16:00 Bingo berezia.

17:30 La Mara.

20:00 Umeen mozorro lehiaketa.

21:00 Nagusien mozorro lehiaketa.

00:30 Berbena, Montesol orkestrarekin.

04:30 Diskoteka.

 

Urriak 7, domeka

10:00 Goizeko traka.

13:00 Kirol dantzaren erakustaldia.

Bermuta

15:30 Jai-batzordearen bazkaria.

17:30 Antzarraren jokoa, konpartsen artean.

20:00 Argazkiak proiektatzea.

20:30 Sariak banatzea.

21:00 Txokolatada.

Jai amaiera berezia.

 

Lauroeta, Loiu

Loiuko auzoan ere San Migel ospatuko dute irailaren 28tik 30era bitartean. Betiko moduan, hango jai-batzordea ahalegindu da auzotar guztiei zuzendutako jai-egitaraua osatzen. Hala, antolatutako ekitaldien artean, barikuko bertso-saioa eta zapatu goizeko mendi ibilaldia aipa daitezke. Mendi ibilaldia oso ekintza garrantzitsua da Lauroetakoentzat, eta aurten 14. aldiz egingo dute. Parte-hartzaileek 16 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Bestetik, idi-probak domeka eguerdian izango dira eta arratsaldean, bazkaldu ostean, Nafarroa kanta taldeak animatuko ditu bertaratutakoak abestera. Modan ipini den plaza dantza ere egongo da Luke Trabudukoaren eskutik.  

Irailak 28, barikua

19:00 Txosna zabaltzea.

19:00 Triki poteoa eta pintxo potea.

19:30 Bertsolariak: Etxahun Lekue, Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia.

Talo eta txistorra.

22:00 Erromeria.

 

Irailak 29, zapatua. San Migel

09:00 Lauroetako XIV. mendi ibilaldia.

12:00 Kalejira.

12:30 Meza.

13:00 Kopaua mendi ibilaldian parte hartu dutenentzat, eta sariak banatzea.

18:00 Umeentzako jokoak.

20:30 Xaibor.

21:15 Saiheski eta txistorra-jana.

22:00 Xaibor, nagusientzat.

 

Irailak 30, domeka

11:00 Kalejira

12:00 Meza

13:00 Idi-probak (Iñigo Aurrekoetxearen eta Lañeko idiak).

Musika eta kantaldia.

15:00 Herri bazkaria.

Kantagune mundiala, Nafarroa kanta taldearekin.

19:00 Plaza dantza, Luke Trabudukoaren eskutik.

Ahuntza zozketatzea.

21:00 Erromeria.

22:00 Txokolatada eta jaien amaiera.

Egun osoan zehar puzgarriak, gaztelua eta errokodromoa, umeentzat. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).