Urriaren 21ean lehenengo kanporaketak jokatu ziren, guztira 54 partida. Libe Barrenetxea, Junkal Gonzalez, Jone Goiri eta Maddi de Abajo larrabetzuarrek sailkapena lortu zuten promozio mailan: Libek 6-18 galdu zuen Laia Salsamendiren aurka eta 3-18 irabazi zion Ana Belmonteri; Junkalek porrot egin zuen Naroa Elizalderen kontra (1-18), baina Araceli Llamasen aurka (18-3) nagusitu zen; Jonek 18-5 gainditu zuen Maialen Magunagoiti eta 15-18 galdu zuen Nuria Telleriaren kontra; eta Maddik 18-8 galdu zuen Andrea Capellanen kontra eta 18-9 irabazi zion Eider Salbideri.
Nerea Sagarna eta Paula Iturbide larrabetzuarrak, aldiz, kanpoan gelditu ziren, jokatutako partida biak galdu zituztelako: Nerea, Ana Aguilera (14-18) eta Reyes Azkoitiaren kontra (8-18); eta Paula, Maialen Jaio (13-18) eta Oihana Unanueren aurka (4-18).
Lehengo asteburuan, Zaragozan eta Bartzelonan ere jokatu behar izan ziren partidak, baina horiek atzeratu egin dira eta azkenean, datorren asteburuan, urriaren 26an jokatuko dira. Urriaren 28an Abadiñok ere hartuko ditu kanporaketa gehiago.