Euskaraldian izena ematea

Aikor aldizkaria 2018ko urr. 26a, 11:04

Euskaraldia egitasmoak hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte egingo da Euskal Herriko hainbat herritan. 

Hamaika egunetan, beren ohiko harreman sareetan euskaraz aritzeko gonbidapena egingo zaie herritarrei, inertziak apurtu eta euskararen erabilera bultzatzeko. Herritarrak Ahobizi edo Belarriprest izango dira. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira, baita ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egiten dietenak ere. Belarriprest, berriz, gutxienez euskara ulertzen duten kideak dira, gainontzekoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.

Txorierriko batzordeak buru-belarri dabiltza lanean, eta Zamudion eta Lezaman, esaterako, deia egin dute egitasmoan izena emateko. Lezamarrek gaur, urriaren 26an, dute hitzordua 19:00etan, plazan; eta azaroaren 7an, 16:00etan, eskolan. Zamudion hitzordu hauek ipini dituzte: azaroaren 3an eta 4an, 12:00-14:00, Azokan; azaroaren 10ean, 18:00-17:00, Kultur Etxean; eta azaroaren 11n, 18:00-19:00, Plazako karpan.  

Bestetik, Txorierri institutuan ere izena emateko aukera dago, eta Derioko udaletxean, kiroldegian eta Kultur Birikan ere bai. Leku horietan kutxak ipini dituzte horretarako. Beatriz Egizabalek bakarrizketa eskainiko du azaroaren 10ean, 20:00etan, Larrabetzuko eskolan, eta izena ematea bertan egin ahalko da. Sondikakoek hitzordu hauek edukiko dituzte azaroan: hilaren 2an, 19:30etik 21:30era, Gaztañaga jatetxearen ondoan; hilaren 3an, goizean, Gorondabeko kiroldegian; hilaren 9an, 19:30etik 21:30era, Gaztañaga jatetxearen ondoan; hilaren 10ean, Gorondabeko kiroldegian; hilaren 16an, 19:30etik 21:30era, Gaztañaga jatetxearen ondoan; hilaren 17an, 12:30etik 14:30era, liburudendan; eta hilaren 18an, 10:00etatik 15:00etara, azokan.    

Izena ematea www.izenematea.euskaraldia.eus webgunearen bidez ere egin daiteke.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).