Kontratatzen diren lagunek onura publikoko edo gizartearen intereseko jarduerak egingo dituzte. Kontratuak gutxienez hiru hilabetekoak izango dira, lanaldi osoko edo partzialekoak, gutxienez lanaldiaren % 50. Lan-eskaintzak administrariei, teknikariei eta peoiei daude zuzenduta, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu EGAZ Txorierrirekin batera. Interesa dutenek Lanbideko Bilboko egoitzan (Katalunia kalea 1, 3. 48105 Bilbao) eta EGAZ Txorierrin (Txorierri Etorbidea 46, 13A Sondika) egin beharko dute izen-ematea, 09:00etatik 13:00etara. Agiri hauek aurkeztu beharko dituzte: errolda-ziurtagiria, NANa eta lan-bizitza eta prestakuntza-tituluak, halakorik izanez gero.
Baldintzak
Eskaintzetara jo ahal izateko, izangaiek langabezian egon beharko dute, baita enplegu-eskatzaile gisa Lanbiden inskribatuta egon ere. Halaber, ez dira aurreko deialdietan kontratatutakoak izango eta kontratazioen % 30 diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titularrentzat edo onuradunentzat izango dira. Gainerako kontratazioak 35 urtetik behera edo 45 urtetik gora duten eta kontratatu aurreko 180 egunetan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta dauden pertsonentzat izango dira; edo 55 urtetik gorakoentzat, edo denbora luzean langabezian daudenentzat, edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskua dutenentzat. Horrez gain, kontratatutako pertsonen % 40 baino gutxiago emakumezkoak izango dira eta kontratatuko guztien % 15, 55 urtetik gorakoak.