Performanceak eta martxak, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko

a: Sondikako Udala eta Idoia Andres 2018ko aza. 26a, 14:04

Atzo, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izan zen, eta Txorierri morez eta beltzez tindatu zen, munduan emakumeek jasaten duten indarkeria salatu, eta hori desagertzeko eskatzeko.

Talde feministek –Garrasia (Sondika), Koxak (Derio), Zapata Gorriak (Zamudio), Moreak (Lezama) eta Zutunik! (Larrabetzu)– eta erakundeek antolatuta, hainbat ekintza egin ziren azaroaren 25ean bertan, eta data horren inguruko egunetan ere bai, hala nola autodefentsa tailerrak, antzezlanak, elkarretaratzeak, Women in black ekintzak eta martxan. Hemen, Sondikatik eta Larrabetzutik bidalitako argazkiak batu ditugu.