Tren zerbitzu berezia gaur, Athletic – Girona partida dela eta

Aikor aldizkaria 2018ko abe. 10a, 09:46

Euskotrenetik jakinarazi duten moduan, partida baino lehen ohiko zerbitzua egongo da, baina partida amaitu ondoren zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean: Kukullagatik Lezamara 23:45ean aterako da tren bat.

Informazio gehiagorako: 94 433 33 33, www.euskotren.eus, Twitter: @euskotrenEJGV eta Euskotrenen App ofiziala.