Txorierrin ibilitako apaiz bat salatu dute sexu-abusuengatik

a: deriokoudala.net 2018ko abe. 12a, 09:02

Salaketa eskaut elkartean egon diren hiru emakumek egin dute, eta, gainera, haietako bat adingabekoa zen abusuak gertatu zirenean. Salatua Mungiako presbiteroa da, eta Derion, Zamudion, Lezaman eta Larrabetzun ibili da abade. Eskaut taldeetako arduraduna ere izan da.

Bilboko Apezpikutzatik jakinarazi duten moduan, barruko ikerketa bat egin da eta Fiskaltzari eman diote ondorioen berri. Fiskaltza gertatutakoa ikertzen dabil. Elizak zeregin eta ekintza publiko guztietatik aldendu du apaiza.