Garuna Gabonetan ere trebatzeko koadernoak

Aikor aldizkaria 2018ko abe. 20a, 11:47

Horiek bost urtetik 10 urtera bitarteko uneentzat dira, eta garunaren hemisferio biak lantzea dute helburu. Koadernoak Cristina Perez legazpiarrak garatu ditu, zeina Pedagogian eta Gizarte Hezkuntzan aditua baita.

Koadernoak euskaraz zein gaztelaniaz egin ditu, eta haien bidez hainbat gaitasun lantzen dira, hala nola sormena, irakurketa, idazketa, logika, irudimena, denbora eta espazioa, orientazioa, aritmetika eta oroimena. Gabonetako koadernoek kolore biziko 32 orrialde ditu, eta euskaraz zein gaztelaniaz eskura daitezke www.krissplanet.com webgunean.