Kalejira Goronda Beko kiroldegian amaituko da. Errege Magoak herriko umeekin izango dira kiroldegian, eta opariak banatuko dituzte.
Ekialdeko magoak Derion ere egongo dira. Meltxor, Gaspar eta Baltasar kalejiran aterako dira 18:30ean Kultur Birikatik, eta, herriko kaleetatik ibili ostean, harrera egingo diete Udaletxean. Derioztarrek ere ilusioz eta magiaz betetako arratsaldea edukiko dute.