Jakinarazitakoaren arabera, alderdi guztiek onartu dute proposamena, PPk izan ezik, abstenitu egin dena.
Metroaren L3 linea martxan jarri zenetik, eta Txorierri linea horretan integratuko zela agindu bazen ere, txorierritarrok beste bidaia bat ordaindu behar dugu garraio-aldaketa egiten badugu, hau da, trenetik atera eta metroa hartzeagatik. Kukullaga-Matiko zatia erabiltzen dutenek, berriz, ez. EH Bilduren ustez, egoera guztiz diskriminatzailea da, eta neurriak hartu beharko lirateke horrekin amaitzeko. “Argi dago oztopo eta aitzaki teknologikorik ez dagoela. Borondate politikoa behar da”.