Euskaraldia 2020an egingo da bigarrenez

Aikor aldizkaria 2019ko ots. 1a, 12:46

Antolatzaileek jakinarazi duten moduan, Euskaraldia urte birik behin egingo da, eta hurrengo edizioa 2020ko azaroan izango da. Egitasmoak hizkuntza-ohiturak aldatzea du helburu, eta, ondorioz, euskararen erabilera bultzatzea.

Aurreratutakoaren arabera, Euskaraldiaren bigarren edizioak ardatz nagusi bi edukiko ditu: alde batetik, herritar guztiei egingo diete ahobizi eta belarriprest rolen bidez, ohiko harremanetan hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko deia; eta bestetik, erakundeak animatuko dituzte, euskararen erabilpena sustatzeko konpromisoak hartzera.

Euskaraldiaren lehenengo edizioaren datuak jaso eta aztertzen dabiltza, eta udan  zenbait datu jakinaraziko dituzte.