Santa Ageda eguneko doinuak

Aikor aldizkaria 2019ko ots. 5a, 12:14

a: Gaizka Peñafiel eta Idoia Andres

Gaur Santa Ageda eguna da. Jaia garrantzitsua da Euskal Herrian, eta Txorierrin ere ospatu egiten dugu, noski. Atzo, bezperan, ohikoa denez, hainbat lagun ibili ziren kalean abesten: abesbatzak, kintoak, eskolak, lagunak… Larrabetzuko eta Lezamako argazki batzuk batu ditugu, Gaizka Peñafiel eta Idoia Andresi esker.