Informazio-jardunaldia, gaur, 18 urtetik 29 urtera bitarteko gazteentzat

Aikor aldizkaria 2019ko ots. 13a, 09:54

Jardunaldia Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Gazteria arloak antolatu du EGAZ Torierriko enplegu eta sustapen ekonomikoko zerbitzuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. 

Ekintza Gaztedi Bizkaia programaren baitan dago eta bere helburua da eskualdeko gazteei eskura duten prestakuntza- eta lan-eskaintza jakinaraztea. Informazio jardunaldia gaur goizean egingo da EGAZeko egoitzan, Sondikan.

Besteak beste, Global Training bekak, Hazilan proiektua eta Garantía juvenil programa edukiko dituzte hizpide ekitaldian, eta Saregileak plataformako ordezkariak ere izango dira bertan. Plataforma hori gazteentzako ekintzak zabaltzeko sortu du Foru Aldundiak. Horrezaz gainera, Mujer inspira programari lotutako hitzaldi bat emango da. Programa horrek lanean liderrak diren emakumeen testigantzak jasotzen ditu, eta gaur Irene Rodriguezek, IDDTEK ingeniaritza enpresaren sortzaileetako batek eta kudeatzaileak, bere esperientziaren berri emango du.