Pentagramako neska-mutilek akordeoiak eta rock musika uztartzen dituzte. Kontzertuetan hainbat estilo jorratzen dituzte, eta, normalean, kanta famatuen bertsioak egiten dituzte: Queen, Mago de Oz, La Oreja de Van Gogh, Frank Sinatra, Leonard Cohen, filmen soinu-bandak…
Pentagrama taldeak 2017an bete zituen 20 urte. “Baserri Antzokiko kontzertuak ilusio itzela egiten digu. Musikari askok osatzen dute taldea, eta ez dakit Baserri Antzokiko eszenatokian guztiok sartuko garen, baina, tira, moldatuko gara. Sondikan ezagunak gara, baina Derioko aretoak taldea herritik kanpo ezagun egiteko aukera ematen digu. Pozik gaude”.