Korrika bihar aurkeztuko dute Loiun

Aikor aldizkaria 2019ko mar. 21a, 13:43

Txorierriko Txepetxa AEK-ren euskaltegiko arduradunek 21. Korrikaren xehetasunak jakinaraziko dituzte bihar, martxoak 22, Loiun. Hitzordua 20:00etan ipini dute Urban Loiu hotelean. Ekitaldian Mixerabliak musika taldeak hartuko du parte, eta kopaua eskainiko da.  

Korrika, euskararen aldeko herri lasterketa erraldoia, apirilaren 4an irtengo da Garestik, eta, hamar egunean Euskal Herri osotik igaro ostean, Gasteizen amaituko da hilaren 14an. Korrikak ibilbide berezia egingo du aurten Txorierrin: apirilaren 10ean bi aldiz sartuko da bailarara, eta hurrengo egunean be gure lurra zeharkatuko du.

Aurten, “Klika” aukeratu dute Korrikaren lelo, “klika egitea aukera bat hartzea baita, euskararen aukera hartzea”. Bestalde, AEK-k eta Topaguneak Korrikan be ahobizi eta belarriprest izateko deia egin dute. “Klika eta inertziak apurtzea eskutik doazen ekintzak dira”, esan du Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).