Klika egin Aikor.eus-ean!

Aikor aldizkaria 2019ko api. 4a, 13:59

Korrikak 21. aldiz zeharkatuko du Euskal Herria gaurtik apirilaren 14ra bitartean. Euskararen aldeko lasterketa arratsaldeko bostetan aterako da Garesetik, eta irteerari zein Korrikak 10 egunean egingo duen ibilbideari jarraitu ahalko diezue www.aikor.eus webgunean, TOKIKOM eta EITBren arteko elkarlanari esker. Jarraipena 24 orduan egin ahalko duzue, euskararen lekukoa nondik dabilen zuzenean ikusteko.

Gogoratu Txorierrik aurten hiru aldiz egingo duela klika. Aurreikuspenaren arabera, Korrika Usansolotik sartuko da Larrabetzura apirilaren 10ean, 13:40ak aldean. Lezamatik, Zamudiotik, Deriotik, Larrondotik eta Sondikatik pasatu ondoren, Erandiogoikora abiatuko da, eta handik Uribe Kostara. Leioa inguruan dagoela Goierrira sartuko da eta, Txorierritik irten ostean, kostalderantz joango da. Hurrengo egunean gure bailara sartuko da berriro: 16:25ak aldean Lutxana Erandiotik abiatuko da Erandiogoikora, handik Loiura, eta gero Uribe Butroerantz egingo dau.

 

Korrika kulturalari dagokionez, hurrengo ekitaldiak antolatu dira Txorierrin:

 

Apirilak 5, barikua

 

Lezama

17:30 Umeen jolasak.

19:00 Zorrikorrika.

20:00 Txokolatea eta bokatak.

 

Derio

19:30 Poteoa Orkresta Elektrotunarekin batera.

21:30 Herri afaria.

 

Apirilak 6, zapatua

 

Zamudio

11:30 Kuestazinoa – Arropa eta petoak erosteko aukera.

Umeentzako tailerrak.

Mixerabliak musika taldea.

Txitxi-burruntzia.

 

Sondika

Korrika bazkaria, Ola jatetxean.

 

Apirilak 10, eguaztena

 

Sondika

Korrika pasatu ostean, txokolatada.

17:00 Ume eta gurasoentzako dj festa, Ikurrina plazan.

 

Derio

Eguerdian, Xaibor eskolan.

 

 

Apirilak 11, eguena

 

Loiu

10:15 Ikastetxeen arteko Korrika txikia.

 

Erandiogoikoa

Korrika pasa ostean, Flashmob-a eta txokolatada.

 

Apirilak 12, barikua

 

Zamudio

21:00 Bertso-afaria Baserri Antzokian: Igor Elortza, Etxahun Lekue eta Oihana Bartra. Gai-jartzailea: Iratxe Ibarra. Lagatzu euskera alkarteak antolatua.

 

Apirilak 14, domeka

 

Txorierri

Korrikaren bukaera-festa, Gasteizen. Txepetxa euskaltegiak autobusa antolatuko dau.