Bestetik, 11:30ean familientzako ekintzak hasiko dira Larrabetzun, hala nola diskofesta, puzgarriak, zozketak eta eskalada-murrua. Izena ematearen bidez jasotako dirua elkarte hauei emango diete: Aspace Bizkaia, Cornelia, AprendeTEA eta ImpulsaT. Mankomunitateak adierazi duenez, 10:00etan doako autobusa egongo da Larrabetzutik Lezamara joateko, eta lasterketa amaitzen denean ere autobusa ipiniko da Lezamara itzultzeko. Azken bidaia 16:30ean izango da. Ekintza Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du.