Korrika Txorierrin dabil

Aikor aldizkaria 2019ko api. 10a, 15:10

Korrika Txorierrira heldu da. Euskararen aldeko lasterketa 13:50ak aldean sartu da Larrabetzura eta handik, Lezama eta Zamudiora abiatu da. Zamudion bertan harrapatu dugu. Geroago, Deriotik, Larrondotik eta Sondikatik pasatu ondoren, Erandiogoikora joango da, eta handik Uribe Kostara. Leioa inguruan dagoela Goierrira sartuko da eta, Txorierritik irten ostean, kostalderantz joango da. Txorierriko elkarteek eta enpresek eskuz esku pasatu diote elkarri euskararen lekukoa.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).