3zpa4 taldea, maiatzaren 10ean, Lagatzuren eskutik

Aikor aldizkaria 2019ko api. 15a, 10:41

Urtero moduan, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Aste Kulturala antolatuko du aurten, maiatzaren 3tik 11ra bitartean. Zenbait ekitaldi egingo dituzte eta horietako bat 3zpa4 musika taldeko kontzertua izango da. Gazteak maiatzaren 10ean arituko dira Baserri Antzokian, Derion, 19:00etan. Sarrera bakoitzak 10 euro balio du eta Baserri Antzokian bertan zein Zamudioko liburu-dendan erosteko aukera dago.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).