PPk ere botoak galdu ditu Txorierrin: 372 (563 boto jaso ditu aurtengo hauteskundeetan); Ciudadanosek 26 boto gehiago eskuratu ditu (305 boto, aurtengo hauteskundeetan); eta VOXek 185 boto gehiago lortu ditu (190 boto, aurtengo hauteskundeetan). Parte-hartzeari dagokionez, aurten 1.340 txorierritar gehiagok hartu dute parte hauteskundeetan: 13.098 lagun, hain zuzen ere.
Hego Euskal Herriko biztanleek 23 diputatu aukeratu dituzte Espainiako Diputatuen Kongresurako: EAJ-PNVk, sei eserleku; Elkarrekin Podemosek, bost eserleku; EH Bilduk, lau eserleku; PSEk, lau eserleku; PSNk, eserleku bi; eta Navarra Sumak, eserleku bi. Espainian PSOEk irabazi ditu hauteskundeak (123 diputatu), baina hitzarmenak beharko ditu gehiengoa osatzeko.