“Parkea Musik Fest” ekainaren 7an izango da Baserri Antzokian

Aikor aldizkaria 2019ko mai. 2a, 10:07

Jaialdian musika-tresnaren bat edo musika talde batean jotzen duten Euskadiko Parke Teknologikoetako langileek har dezakete parte. Proposamenak maiatzaren 10a baino lehen bidali behar dira helbide honetara: parkeamusikfest@parke.eus. Kontzertuez parkeetako langileek ez ezik publiko orokorrak ere gozatu ahalko ditu.

“Parkea Musik Fest” jaialdia Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatu du hirugarren aldiz. Aurten, ekimena Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da; Txorierriko Baserri Antzokian, hain zuzen ere. Jaialdia ekainaren 7an izango da eta musika-emanaldiak 14:00etan hasiko dira. Jatekoak, edaria eta zozketak ere egongo dira. “Parkea Musik Fest” musika-saioa 2016an egin zen lehenengo aldiz. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak urtero antolatzen du “Erronka bat Parkearentzat” lehiaketa, eta jaialdia lehiaketa hori irabazitako proiektu baten harira egiten da orain dela hiru urtetik hona. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).