Bestalde, Led Silhouette dantza konpainiaren eta Toi d'abord zirko taldeak ere ikuskizuna eskainiko dute, eta hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dira gai hauei buruz: feminismoa, besta eredua, burujabetza-autogestioa, G7a eta migrazioa.
Aikor! aldizkaria EHZ jaialdirako sarrera bat zozkatuko du Facebookeko jarraitzaileen artean. Zozketan parte hartzeko hurrengoa egin behar da:
- Jarraitu Facebooken Aikor Txorierriko Aldizkariaren orrialdeari.
- Albistearen posta gustatzen zaizula adieraztea.
- Albistearen posta partekatzea.
Zozketan parte hartzeko azken eguna ekainaren 14a izango da (14:00ak arte).