ETSk bidegurutze berria egingo du Derion; eta goitiko pasabidea, Lezaman

a: Google Maps 2019ko eka. 7a, 11:36

Deia egunkariak argitaratu duen moduan, Euskal Trenbide Sareak (ETS) bidegurutze berria egingo du Derion, Txorierri etorbidea eta Mungialde etorbidea lotzen diren tokian hain zuzen ere. Kale horiek tren-geltokiaren ondoan daude. Lanak datozen asteotan hastea espero da eta 18 hilabete iraungo dute. Azaldutakoaren arabera, bidegurutzeak trafikoa arinduko du, noranzko biko errei bi ere atonduko baitira.

Bestalde, ETSk Kurtze Lezamako auzoan dagoen azpiko pasabidea kendu, eta horren ordez goitiko pasabide bat eraikiko du, tren-geltokia eta auzoa lotzeko. Pasabideak 6,5 metro inguruko luzera edukiko du eta, eskailerez gainera, igogailu bi ipiniko dira, mugikortasun urriko pertsonek ere erabili ahal izateko. Kasu honetan ere lanak datozen astetan hasiko direla aurreikusi da eta sei hilabete inguru iraungo dute.