Asteburu borobila, Beste Bira taldeko neska-mutilentzat

Aikor aldizkaria 2019ko eka. 10a, 14:12

Asteburuan Euskadiko Atletismo Txapelketa jokatu da master mailan, Durangon. Beste Bira taldeak emaitza onak lortu ditu bertan. Guztira, urrezko lau domina eta brontzezko beste bat irabazi ditu.

Egoitz Piñeirok 100, 200 eta 400 metroko lasterketak irabazi ditu m40 mailan. Maila berean, Javi Allende nagusitu zen 1.500 metroko lasterketan eta marka hau egin zuen: 4:27. Allende bere mailako Estatuko onenetariko bat da. Era berean, Bizkaiko gazte mailako txapelketak Durangon ere antolatu ziren asteburuan eta 400 metroko finalean Leire Barcia hirugarren postuan gelditu zen.