EGAZ Txorierrik “Enplegu eta Gazteria” jardunaldia egingo du bihar

Aikor aldizkaria 2019ko eka. 11a, 15:17

EGAZ Txorierrik, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udaletako Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak,  “Enplegu eta Gazteria” jardunaldia egingo du bihar, ekainak 12, hirugarren aldiz. Bertan, enplegagarritasunaren eta gazteriaren arloko zenbait aditu izango dira. Jardunaldia EGAZeko egoitzan izango da 10:00etatik 13:30era, eta 18 eta 30 urte bitarteko gazteei egongo da zuzenduta. Horiek ekintzaileen esperientziak entzun, eta bekei edo gazteentzako enpleguari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute.

Jardunaldia goizeko 10etan hasiko da. Isabel Pintok, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Planaren Txorierriko koordinatzaileak, lana topatzeko aholkuak emango dizkie gazteei, eta, ondoren, Iñigo Mazo EGAZeko ekintzailetzako teknikariak azalduko du zeintzuk diren eskualdean gazteen ekintzailetzarako eskaintzen diren laguntzak. Era berean, sustatzaileen ideiak tutorizatzeko eta martxan jartzeko zerbitzuari buruzko azalpenak ere emango ditu. Bestalde, Txorierriko prestakuntza-eskaintza eta enpresek eskatzen dituzten profilak aztertuko dira.

Saregileak programako Iñigo Umaranek bekei, enpleguari eta prestakuntza edo enplegua lortzeko ezagutu beharreko beste alderdi batzuei buruzko informazioa emango die gazteei, eta Haize Truebak azalduko du nola heldu zion ekintzailetzari ‘Mujer Inspira’ programaren bidez. Trueba Kuvu plataformaren sortzaileetako bat da. Hori ostatua partekatzeko plataforma bat eta gazteak eta etxean lekua duten adinekoak harremanetan jartzen ditu.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).