Udalbatzak osatu dira

Aikor aldizkaria 2019ko eka. 18a, 09:17

Zapatuan, udalbatzak osatu ziren eta Txorierrin ez zen sorpresarik egon: EH Bilduk Larrabetzuko alkatetzari eutsi dio; EAJk, gainerako herrietakoei. Herri guztietan alkate bera edukiko dute datozen lau urteotan: Esther Apraiz (EAJ), Derion; Aitziber Oliban (EAJ), Erandion; Iñigo Gaztelu (EH Bildu), Larrabetzun; Jon Ander Aurrekoetxea (EAJ), Lezaman; Josu Andoni Begoña (EAJ), Loiun; Xabier Zubiaur (EAJ), Sondikan; eta Igotz Lopez (EAJ), Zamudion.

Udal hauteskundeak maiatzaren 26an izan ziren. EAJk zazpi zinegotzi eskuratu ditu Derion, 2015eko hauteskundeetan baino zinegotzi bat gehiago; EH Bilduk, hiru zinegotzi (zinegotzi bat galdu du); eta PSE-EEk, hiru zinegotzi. EH Bilduk zazpi zinegotzi lortu ditu Larrabetzun ( bat gehiago); eta EAJk, lau zinegotzi (bat gutxiago). Lezaman, EAJk zortzi zinegotzi ditu (bi gehiago); eta EH Bilduk, hiru zinegotzi (bi gutxiago).

Bestetik, EAJk bederatzi zinegotzi lortu ditu Loiun (bat gehiago); EH Bilduk, 2; eta PPk galdu du zuen zinegotzia. Sondikan, EAJk zazpi zinegotziak mantendu ditu; EH Bilduk ere hiru zinegotziak mantendu ditu; eta PSE-EEk, zuen bakarra. Zamudion ere ez da aldaketarik egon: EAJk jarraitzen du zazpi zinegotzi izaten; eta EH Bilduk, lau.

Azkenik, EAJk bederatzi zinegotzi eskuratu ditu Erandion; PSE-EEk, bost (bat gehiago); EH Bilduk, bost (bi gehiago); eta Elkarrekin Podemosek, bi. Bestalde, Ganemosek galdu ditu zituen lau zinegotziak; eta PPk, zuen zinegotzi bakarra.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).