Arbasoen ohiturari eutsi, eta bart suak piztu genituen eguzkiari indarra emateko. Zaharra edota txarra ere erre genuen etapa berri bat hasteko. Suaren inguruan hainbat ekintza egin ziren, hala nola antzerkia, musika, ipuin-kontalariak eta merienda-afariak.