24 orduko greba, igerileku eta kirol zentroetan

Aikor aldizkaria 2019ko uzt. 5a, 12:04

Bizkaiko igerilekuetako eta kirol zentroetako langileak 24 orduko grebara deitu dituzte gaurko, lan-baldintza duinak eskatzeko. Besteak beste, lanaldia 35 ordura igotzea eta enpleguaren kalitatea hobetzeko neurriak hartzea aldarrikatzen dituzte, hala nola soldatak egokitzea eta lanpostuak egonkortzea.

Aurreko egunotan ere lan-uzteak eta greba egin dituzte langileek. Atzo, esate baterako, lan-uztea izan zen goizeko zein arratsaldeko txandetan. Bestalde, sindikatuek bost orduko elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako, Portugaleteko Churruca kaiko igerilekuetan. Bertan XXXI. Nazioarteko Waterpolo Txapelketa egingo da.