Josu Andoni Begoña, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko presidente berria

Aikor aldizkaria 2019ko uzt. 23a, 14:27

Deia egunkarian gaur jakinarazi duten moduan, atzo osoko bilkura egin zen Mankomunitatean eta bertan Josu Andoni Begoña Loiuko alkatea aukeratu zuten presidente. Begoñak Igotz López –Zamudioko alkatea– ordezkatuko du eta Mankomunitateko burua izango da 2023ra arte. 

Deian aipatutakoaren arabera, 30 urtean, lehen aldia da Loiuko alkate bat Mankomunitateko presidentea dela. Egunkari horretan jaso dutenez, osoko bilkuran 14 lagunek eman zuten Begoñaren aldeko botoa; bost lagunek boto zuria eman zuten; eta pertsona bat abstenitu egin zen.