Ordutegi aldaketak, Euskotreneko 3. linean

Aikor aldizkaria 2019ko ira. 9a, 12:05

Euskotrenek ordutegi aldaketak egin ditu E3 linean gaur, ikasturte berria dela eta. Trenak E3 linearen bidez helduko dira Matikora, Euskotrenen arabera “Bilbo eta gainerako linea biekin konexio hobeagoa ezarriz”. Horren ondorioz, Atxuri eta Bolueta tren geltoki izateari utziko diote.

Kukullaga/Etxebarritik Lezamarako tren lineak aldaketa gutxi izango ditu, maiztasuna pasa den negukoaren antzekoak izanik: lanegunetan 15 minutuko maiztasuna izango dute trenek, gaueko azkenak izan ezik (30 minutuko maiztasunekoak). Larunbat, igande eta jaiegunetan 15 minutuko maiztasuna izango dute trenek. Aldaketa hauek norabide bietan izango dute eragina. Euskotrenek azaldu du Zamudioko lanak bukatu bezain pronto, Lekunbiz geltokia erabiltzeko prest geratuko dela.

Metroko 3. lineak pasa den neguko ordutegiari eutsiko dio, ostiral eta jaiegunetako bezperetan 02:00ak arteko tren zerbitzua eskainiz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).