Berez, gaur egun Kukularreko egiturak komunikazio-lotune konplexua duela adierazi du Gorka Perezek, Lurraldeko Garapen zuzendariak, bertatik Txorierriko autobiako eta Leioako errepide nagusiko trafikoa igarotzen baita. Trafikoa arintzeko errei berria gehituko zaio errepide biak lotzen dituen konexioari, BI-637ko zubibidea barne.
Arrontegitik Txorierriko autobiarako konexioan ere ohiko errepidearen azpitik igaroko den pasabidea ezarriko dutela adierazi dute Diputaziotik, gaur egungo komunikazio-lotunea ekiditeko, eta Arrontegiko zubitik Enekurira joan nahi duten erabiltzaileek irteera berri bat izango dutela gehitu dute.