Etorkizuneko mugikortasuna heldu da

Aikor aldizkaria 2019ko urr. 18a, 12:51
a: lanuevamovilidad.com

Mugikortasunari dagokionez, elektrizitateak gero eta garrantzi handiago hartu du azken urteotan. Auto hibridoak –gasolina eta elektrizitatea erabiltzen dituztenak– ohikoak dira gaur egun, baina horietaz aparte, bizikleta eta patin elektrikoak ere gero eta arrakastatsuagoak dira. Herritarren mugitzeko ohiturak aldatu egin dira, batez ere erabiltzaile gazteen artean.

Laboral Kutxak bat egin du mugikortasun elektrikoarekin eta horregatik familiako erantzukizun zibilaren babesa handitu egin du. Beraz, bizikleta edo patin elektrikoa izanez gero, etxe-aseguruan sartzeko aukera dago. Laboral Kutxak ibilgailu hauek hartzen ditu bere gain: bizikleta elektriko edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailu guztiak, baldin eta 50 kilo arteko pisua eta gehienez 30 kilometro orduko abiadura badute.

Gainera, etxe edo auto-aseguruaren prezioa Laboral Kutxan kalkulatzen bada, urte biko asegurua doan duten Orbea Gain F10 bizikleta elektriko bi zozkatuko dituzte. Era berean, 50 euroko oparia lortu ahal izango da auto-asegurua kontratatzen bada; 20 eurokoa, etxe-asegurua kontratatzen bada; eta 100 eurokoa, bi aseguruak kontratatzen bada.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).