Urriaren 14an Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako procés-aren epaia zabaldu zuen. Ondorioz, 2017ko urriaren 1ean erreferenduma sustatu zuten zenbait politikariri espetxe-zigorrak jarri dizkiete. Txorierrin gehiengo sindikalak –ELA, LAB, STEILAS, ESK, ETXALDE eta HIRU– elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak antolatu ditu hainbat herritan, "Erreferenduma ez da delitua, askatasuna" lelopean.