Txorierriko txirrindulariak, garaile Legazpin eta Berrizen

a: gelapedagogikoa.eus 2019ko aza. 6a, 10:03

Gela Pedagogikoak bere webgunean jakinarazi duen moduan, Txorierriko Nesken Taldeak Legazpiko eta Berrizeko probetan hartu zuen parte asteburuan, eta lehendabiziko garaipenak lortu zituen saio bietan. Horrela, bada, Legazpin, Naia Arregi lehena izan zen kadete kategorian, eta Lidia Taras eta Izaro Fernandez, bigarrena eta hirugarrena hurrenez hurren. Bestalde, Maria Arbeloa lehena izan zen Berrizen, junior kategorian, eta Nerea Isusi, hirugarrena. Arregi bigarrena gelditu zen kadete kategorian.          

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).