EAJ, lehen alderdia Txorierrin

Aikor aldizkaria 2019ko aza. 11a, 12:49

Espainiako Diputatuen Kongresurako hauteskundeen harira, EAJ-PNV alderdiak 5.453 boto lortu ditu Txorierrin; apirileko hauteskundeetan baino 282 boto gutxiago. EH Bildu bigarren alderdia da gurean: 2.347 boto (28 boto gehiago); PSOE, hirugarrena: 1.499 boto (208 gutxiago); eta Unidas Podemos, laugarrena: 1.490 (460 boto gutxiago).

Bestalde, PPk 636 boto eskuratu ditu (73 boto gehiago); VOXek 176 (14 boto gutxiago); eta Ciudadanosek 103 (202 boto gutxiago). Mas Pais alderdiak 151 boto erdietsi ditu Txorierrin, hauteskundeetara aurkezten den lehenengo aldian. Parte-hartzeari dagokionez, azaroan 12.079 txorierritarrek hartu dute parte hauteskundeetan; apirilean baino 1.019 lagun gutxiago, hain zuzen ere.

Hego Euskal Herriko biztanleek 23 diputatu aukeratu dituzte Espainiako Diputatuen Kongresurako: EAJ-PNVk, sei eserleku; EH Bilduk, bost eserleku; PSOEK, bost eserleku; Unidas Podemosek, lau eserleku; Navarra Sumak, eserleku bi; eta PPk, eserleku bat. Espainian PSOEK irabazi ditu hauteskundeak (120 eserleku), eta bigarren alderdia PP izan da (88 diputatu). VOXek 52 eserleku lortu ditu; Unidas Podemosek, 35; ERCk, 13: eta Ciudadanosek, 10.             

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).