Marea moreak Euskal Herriko eta Estatuko kaleak hartu zituen atzo, munduko emakumeek jasaten duten indarkeria salatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzeko eskatzeko. Txorierrin ere elkarretaratzeak izan ziren, manifestazioak eta performanceak. Datu ofizialen arabera, aurten, Estatuan, 52 emakume hil dituzte euren bikotekideek edo bikotekide ohiek; azkena, atzo bertan, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean.