Haize-bolada handiak arazoak sortzen dabiltza Txorierrin

Aikor aldizkaria 2019ko abe. 13a, 11:53

Haizea gogor dabil jotzen azken ordu hauetan Bizkaian eta suhiltzaileek 24 ezbeharri eman behar izan diete erantzuna. Txorierrin ere arazoak izan ditugu, baina ez dugu momentuz suhiltzaileen laguntzarik behar izan.

Larrabetzun, BI-2713 errepidean, Gamiz-Fikara doana, alegia, pinu bat erori da 9:30ean eta bidea moztu behar izan dute. Errepidea Maderas Apraiz enpresak garbitu du. Horren langileak Larrabetzukoak dira eta alboan, Gaztelumendi mendian, ibili dira lanean, pinua erori denean. Beraz, lanari utzi diote eta musutruk garbitu dute errepidea. Ertzaintzak eskerrak eman dizkie eta, ordu eta erdi beranduago, errepidea ireki dute berriro.

Lezaman ere jausi dira arbolak errepideetara, batez ere Vivero eta Urrusti aldeetan. Dena dela, Jon Ander Aurrekoetxea alkateak esan digunez, Inviser enpresako udal-lorezainek eta udal-brigadako kideek garbitu dituzte bideak eta azkenean ez da eragozpen handirik egon.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).