...nola igarri orduan, iragan hau guztia betiko izango genuela aurretik...

Gaizka PeƱafiel 2020ko urt. 24a, 13:37

Berri Txarrak taldeak duela urtebete iragarri zuen etenaldi mugagabea, eta konturatu orduko agertokia hutsik geratu da. Izan ere, taldea azaroaren 23an agurtu genuen merezi bezala: salto, negar, irribarre, oihu eta txalo artean.

Urte honetan BTXen 20 emanaldi gorde ditut irudietan: Gernika, Durango, Bartzelona, Donostia, Bilbo, Madrid, Gasteiz, Biarritz, Iruñea... Abentura izugarria izan da eta pribilegiatua sentitu naiz. BTX Euskal Herriak eman duen talderik handiena delako, inork pentsatuko ez lituzkeen sabaiak eta hormak hautsi dituena. Lekunberritik mundura, bihotzetik bihotzera... Lehen egunetik azken egunera pasioz eta euskaraz. Gorka Urbizu musikari eta poeta apartaren gidaritzapean, esparru artistikoa gainditu du eta sentimendu bilakatu da Berri. Hori bizirik mantentzea da orain gure ardura, haria ez dadila eten.

Eskerrik asko bihotzez Gorkari, Galderri, Davidi, Aitor G.ri, Mikel “Rubio”ri, Aitor O.ri eta BTXCrew guztiari.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).